Orioko Udaletxe berria maiatzaren 14an inauguratuko da, iluntzeko zortzietan hasiko den ekitaldi baten bidez.
Herritar guztiak gonbidatu nahi ditu alkateak ekitaldi xume horretan parte hartzera. Bukaeran lunch txiki bat ere eskainiko zaie bertaratzen direnei eta aukera izango dute, baita ere, eraikina barrutik bisitatzeko.
Bestalde, hurrengo egunean, maiatzak 15, udaletxea irekia izango da, edozeinek bisitatzeko, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.