Patxi Oliden oriotarrak idatzitako Orio herrixka
liburutxoa salgai dago gaurtik aurrera herriko liburu dendetan.
Liburua tamaina txikikoa da, 31 orrialde ditu, eta, Patxi Olidenek idatzitako testuez gain, argazki zaharrez ere osatuta dago.
Liburua Patxi Olidenek egina da, eta Orioko Udalak kaleratu du, Euskara Biziberritzeko Planaren barruan.
Patxi Olidenek, liburutxo honetan, bere txikitako Orio nolakoa zen kontatu nahi izan du. Ikusita herriak nolako aldaketak izan dituen azken urteetan, Patxik idatziz jasota laga nahi izan du nolakoa zen bere haur garaiko Orio herrixka hura. Kontakizuna 1930 urtearen inguruan kokatu du Patxik eta bertan ibilbide bat egiten du, azalduz nolakoa zen herria, itsasotik sartu eta errioan gora eginda.
Liburua osatzeko, hainbat argazki zahar erabili ditu Udalak. Diseinua Julian Toquero lasartearrak egin du.
Zazpi euroan dago salgai Iturain eta Alustiza estankoetan eta Ontza liburu dendan.