Udalak saritu egingo ditu balkoirik apainenak
Udaleko Merkataritza eta Turismo batzordeak Orio loretan
izeneko sariketa jarri du martxan. Aurreneko aldia da sariketa hau antolatzen dela.
Sariketaren oinarriak hauek dira
Helburua
Landarez eta lorez ongien apaindutako leiho eta balkoiak sarituko dira
Sariak
Sei sari banatuko dira:
Lehen eremua: Ensantxea, Erriberak eta Bikamiota.
- 175 euro eta landare bat.
- 75 euro eta landare bat.
Bigarren eremua: Alde zaharra.
- 175 euro eta landare bat.
- 75 euro eta landare bat.
Hirugarren eremua: Mutiozabal, Ibai Ondo, Dike eta Anibarko Portua
- 175 euro eta landare bat.
- 75 euro eta landare bat.
Izen-ematea
Parte hartzeko, izena eman behar da, eta izena emateko epea ekainaren 20an bukatuko da.
Izena emateko tokia eta informazioa
Orioko Udaleko Turismo bulegoa (943 83 09 04 / 943 83 48 01 / turismoa@oriora.com)
Epaimahaia
Orioko Udaleko Merkataritza eta Turismo batzordea
Sari banaketa
2005eko uztailaren 15ean egingo da, 19:00etan, Udaletxeko Udalbatzar aretoan.