Orioko III. Herri Krosa

Trafikoan aldaketak izango dira azaroaren 1ean.

Orioko III. Herri Krosa izango da larunbatean eta hainbat kale itxi egingo dira ibilgailuentzat, 08:00etatik 14:00ak arte.

Trafiko aldaketak hauek izango dira:

  • Arrantzale kalea itxi egingo da ibilgailuentzat, beraz bertan aparkatuta dauden autoek ezin izango dute mugitu Krosa amaitu arte. Kale honetako 6-8-10 inguruan aparkatzea DEBEKATUTA izango da.
  • Abeslari kalean eta Andra Mari Arantzazuko kalearen sarreran DEBEKATUTA izango da aparkatzea. Kale honetako biztanleek, autoa mugitu beharra izanez gero, bezperan atera beharko dute Erribera, Balea, Ixarra edo Baxoaldeko aparkalekuetara.
  • Balea, Erribera eta Baxoalde kalean aparkatuta dauden autoek Ixarra kaletik Eusko Gudari kalera joateko aukera izango dute.

Herriko sarrera irekita izango da.

Herritarroi kolaboratzea eta arau hauek betetzea eskatzen dizuegu.

Eskerrik asko aldez aurretik.