30 gaztetxo sexualitate ikastaroan

Herriko 30 bat neska mutil gustura aritu ziren Eider Goiburu adituarekin Ametsa Gaztelekuan.

Joan den larunbatean sexualitateari buruzko hitzaldia izango zela iragarri genuen,eta uste bezala izan zen: herriko neska-mutil koadrila bat adi-adi jardun zen Eider Goiburu oriotarraren azalpenak entzuten, eta lanean ere jardun ziren.

Gaztelekuko hezitzaileek adierazi zutenez: gazteek informazio zabala jaso zuten alderdi fisikoa, psikologikoa eta sozialaren inguruan.

Adituak ere balorazio positiboa egin zuen, eta gazteek gaiarekiko interes handia adierazi zutela azpimarratu.

Joan den larunbatekoa hasiera baino etzela izan esan zuten hezitzaileek; Eider Goibururen laguntzaz saio gehago ere izango direla iragarri zuten.