Orion egingo da Finalistaren Eguna, Talai Mendi elkarteak antolatuta

Gipuzkoako Mendizaleen Federazioak eta Orioko Talai Mendi elkarteak antolatuta, Finalistaren Eguna izango da herrian 2008ko urriaren 26an, igandearekin.

Finalistaren Eguna mendizaletasuna bultzatzeko helburuarekin antolatzen da urtero. Aurten Talai Mendi elkarteak hartu du bere gain antolaketa lana eta, beraz, gure herrian egingo da, aspaldiko partez.

Gipuzkoa osoko jendea etorriko da Oriora, parte hartzera, heldu nahiz ume.

Goizeko bederatzietan irekiko da ibilbidea, Kukuarritik barrena pasako dena. Helduek ibilbide luzexeagoa egingo dute; eta haurrek, motzagoa.

Izen ematea

Izena eman nahi dutenek urriaren 23a baino lehenago egin behar dute, beren datuak jakinaraziz elkarte antolatzaileari (Talai Mendi mendi elkartea, 615 76 30 64, mila_oliden@hotmail.com).