Orioko Udaleko Ekintza Ekonomikoak eta Enplegua batzordeko buruak bilera bana egin nahi du nekazaritza sektoreko eragileekin eta arrantza sektoreko eragileekin. Bilerak urriaren 16an eta 23an izango dira, hurrenez hurren, kultur etxean, 19:30ean hasita.
Bilera horien bidez, Ekintza Ekonomikoak eta Enplegua batzordeko buruak jakin nahi du zein diren bi sektore horietako eragileen iritziak, beren alorra suspertzeko: lehentasunezko inbertsioak non egin behar diren, sektorea suspertzeko zer egin behar den… Iritzi horiek baliagarriak izango dira Udalaren 2009ko aurrekontuaren eztabaidan erabiltzeko.
Bilera irekiak dira eta gaiari buruz zeresana duen edozeinek parte har dezake.
Nekazaritza sektorekoen bilera: Urriak 16, osteguna, 19:30, kultur etxean.
Arrantza sektorekoen bilera: Urriak 23, osteguna, 19:30, kultur etxean.