Erregeen kabalgata urtarrilaren 5ean egingo da, ostiralarekin, Talai Mendi elkarteak antolatuta.
Goizean, 11:00etan abiatuta, Erregeen karterua ibiliko da kalez kale, gutunak jasotzen. Eguerdi partean iritsiko da plazara.
Arratsaldean, berriz, Erregeen kabalgata ibiliko da herrian barrena,18:00etan hasita. Herriko jira egin ondoren, kiroldegian bukatuko da kabalgata.
Ibilbidea
Hau da Erregeen kabalgatak egingo duten ibilbidea: tren geltokitik abiatu eta zubia pasa ondoren, Aritzaga-Herriko Plaza-Ibai Ondo-Antxiola-Nagusia-Iturbide-Pelotari-Eusko Gudari-Abeslari-Arrantzale-Balea eta kiroldegira.
Kabalgata bukatu bitartean kale horietan kontu handiz ibiltzea eskatzen die Udalak auto gidariei.
Talai Mendik utzi egingo dio kabalgata antolatzeari
Talai Mendi elkarteak antolatu du Erregeen kabalgata aspaldiko urteetan (30 urtetik gora), eta aurten jakinarazi du 2018ko hau izango dela antolatzen duen azkena, antolaketaz arduratu izan den taldeak uzteko asmoa agertu du-eta.