Ostiral arratsaldeko zazpietan hasita, futbol partida mundiala jokatuko da Orioko Mendibeltz futbol zelaian. Alde batean Senegaleko oriotarrek jokatuko dute, eta bestean munduko gainontzeko tokietako oriotarrek.
Hauek dira azken asteotan serio entrenatuta partida jokatzeko prest daudenak: alde batean, Kolonbiako Alejandro, Marokoko Hakim, Portugalgo Vitor, Nikaraguako Pablo, Eslobakiako Marek eta Euskal Herriko Ander, Julen, Jose Mari, Maka, Josu, Aritz, Patxi eta I