Batelero Eguna izango da Orion, larunbat eta igandean

Euskal Bateleroen Elkarteak antolatzen du urtero Batelero Eguna euskal kostaldeko herri batean, eta aurten Orion antolatzea erabaki du Orioko Udalaren laguntzarekin. Normalean uztailaren 31n antolatzen dute Batelero Eguna; baina aurten aurreratu eta asteburuan egitea [...] Irakurri

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean, uztailak 24

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Ondoko gaiak aztertuko dira: 1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, 2018ko ekainaren 26ko ohiko bilkurako Udalbatzarraren aktaren zirriborroa. 2.- Behin betikoz onartzea, egoki bada, [...] Irakurri

Larunbateko zine-emanaldia gaztetxean izango da, eguraldiagatik

Larunbatean 'Handia' filmaren proiekzioa programatu du Udalak eta, hasiera batean, ikastola aurreko plazan izatekoa bazen ere, eguraldiaren aurreikuspena txarra da eta Udalak erabaki du proiekzioa gaztetxean egitea. Ordua ez da aldatuko eta, beraz, filmaren [...] Irakurri

Dagoeneko libre da hondartzan bainatzea

Osakidetzak egindako azken neurketan hondartzako uraren kalitateak 'bikaina' kalifikazioa jaso du. Horren ondorioz, kendu egin da asteartean indarrean jarri zen hondartzan bainatzeko debekua eta, bestelako abisurik ez bada, lasai bainatu daitezke herritarrak eta bisitariak [...] Irakurri

Zinea izango da ikastola aurreko plazan larunbatean: ‘Handia’

Datorren larunbatean, uztailak 21, zine-emanaldia izango da ikastola aurreko plazan, 22:15ean hasita, udako kultur programazioaren barruan. 'Handia' filma proiektatuko da, euskaraz. Udalak lau film programatu ditu aurtengo udan eta larunbatekoa izango da bigarrena. Sarrera [...] Irakurri

Komertzio txikien festa antolatuko du Arkupek

Arkupe elkarteak antolatuta, komertzio txikien festa egingo da abuztuaren 8an. Arkupek festan parte hartzeko aukera eman nahi die herriko merkatari eta ostalari guztiei, elkartearen barruan egon ala ez. Parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko [...] Irakurri

OHARRA: Debekatuta dago gaur hondartzan bainatzea

Osakidetzak aldiro-aldiro aztertzen du hondartzetako uraren kalitatea eta abisatu berri dio Udalari, azken egunotako euriteen ondorioz, ura zikin datorrela eta gainditu egiten duela E. Coli bakterioaren onartutako maila. Beraz, segurtasunagatik, debekatuta geratzen da gaur, [...] Irakurri