Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du asteazkenean, azaroak 30

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira: 1.- 2022ko udal-aurrekontuaren hirugarren hiruhilekoaren exekuzioaren berri ematea. 2.- 2022ko hirugarren hiruhilekoari dagokion ordaintzeko batez besteko epearen berri ematea. 3.- [...] Irakurri

Herriko haur eta gaztetxoek aldarri morea egin dute azaroaren 25ean

  Orioko Zaragueta eskolako eta Herri Ikastolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek elkarretaratzea egin dute goizean Herriko Plazan, indarkeria matxistaren aurka agertzeko eta tratu onak aldarrikatzeko. Haiekin izan dira Udaleko ordezkariak eta Ahalduntze Eskolako arduradunak. [...] Irakurri

Orioko Udalak San Nikolas jaietako programa aurkeztu du

  San Nikolas jaiak abenduaren 5etik 8ra ospatuko dira Orion, eta herriko eragileekin batera prestatutako programa aurkezteko agerraldia egin zuten atzo, azaroak 23, kultur etxean. Han izan ziren Anuska Esnal Orioko alkatea, Xabi Ibarguren [...] Irakurri

Kultur mahaia azaroaren 23an bilduko da

  Datorren azaroaren 23an, asteazkenarekin, kultur mahaiaren beste bilera bat deitu du Udalak. Mahaiko kideak 19:30ean elkartuko dira, kultur etxean, eta interesa duten norbanako eta eragile guztiei zabaldutako saioa izango da. Irakurri

Elkarrizketa-solasaldia izango da Anjel Lertxundirekin datorren ostegunean

Karkara aldizkariak antolatu du ekitaldia, Orioko Udalaren laguntzarekin. Aritz Mutiozabal eta Ibon Gaztañazpi kazetariek gidatuko dute elkarrizketa-solasaldia, eta kontu asko izango dituzte hizpide Andurekin: literatura, euskara, txikitako oroitzapenak… Ekitaldia kultur etxeko areto nagusian izango [...] Irakurri

‘Eta hik zer?’ antzerki-foruma egingo da azaroaren 22an

  Azaroaren 10eko Memoriaren Egunaren harira, urritik abendurako programa zabala antolatu du Orioko Bizikidetza Batzordeak. Datorren saioa azaroaren 22an egingo dute, asteartea, eta Baketik Fundazioaren Eta hik zer? antzerki-foruma eskainiko dute. Antzerkia gizarteko indarkeriak [...] Irakurri

KZguneko tutoretza-zerbitzua martxan izango da azaroaren 25ean

  Datorren azaroaren 25ean, ostiralarekin, KZguneko tutoreak Orio bisitatuko du 16:00etatik 17:45era. Tramiteak egiteko, ikastaroa antolatzeko eta zalantzak argitzeko aukera izango da eta, horretarako, ezinbestekoa izango da ordua hartzea. BakQ eta Metapostaren kudeaketari, nabigazioari [...] Irakurri