Udal Elkarteak ikastaroa antolatu du enpresa txikientzat

Beren enpresan negozio berri arrakastatsuak sortu nahi dituzten enpresari txikiei zuzenduta dago ikastaroa eta azaroaren 29an izango da, ostegunarekin, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Zarautz, Urdaneta bidea 6). Udal Elkarteak prestakuntza tailer bat antolatu [...] Irakurri

Ura moztuko da astearte arratsaldean Ibai Ondo inguruan

Datorren asteartean, azaroak 27, hainbat lan egin behar dira Ibai Ondo kalearen inguruan, ur-hornidura hobetzeko. Hori dela-eta, ura moztuko da inguru horretan arratsaldeko 15:00etatik 19:00ak ingurura arte. Barkatu eragozpenak. Irakurri

San Nikolas bezperan, zatoz danborradan parte hartzera!

Festak antolatzeko bilerak hasi ditugu eta urteetako ohiturak eta proposamenak tartekatuko ditu egitarauak. Aurten ere izango da Biba eta txalua! Iaz bezala San Nikolas bezperarako proposamena egin nahi dizugu. Festak indartsu hasteko txupinazoan danborradan [...] Irakurri

Danbolin Musika Eskolako ikasleen ekitaldiak

Azaroak 22 ostegunean Santa Zezilia eguna dela eta Danbolin Musika Eskolako ikasleek ekitaldi batzuk antolatu dituzte. Arratsaldeko 17:00etan Orioko kaleetan zehar kalejira bat joko dute eta 19:00etan Orioko kultur etxean kontzertu bat eskeiniko dute. [...] Irakurri

Gazte oriotarrak Gipuzkoako 16. kantu txapelketan

Datorren igandean, azaroak 18, izango da Gipuzkoako 16. kantu txapelketaren finala. Donostian jokatuko da, alde zaharreko Antzoki Zaharrean, 18:00etan hasita. Azken urteotan askotan iritsi dira oriotarrak finalean kantatzera eta aurten ere ordezkaritza ugaria izango [...] Irakurri

‘Topagune berdea’ ostegun arratsaldean bilduko da

Udalak ingurumen gaiak aztertzeko sortutako aholku batzordeak bilera egingo du datorren ostegunean, azaroak 15, 19:00etan, kultur etxean. Topagune berdea aldiro-aldiro biltzen da, Udalari aholku emateko ingurumenari dagozkion gaietan. Batzordea irekia da eta, beraz, ingurumen [...] Irakurri