ABESLARI KALEA BERRITZEKO LANAK

URRIAREN 13an HASIKO DIRA ABESLARI KALEA BERRITZEKO LANAK Urriaren 13an, asteazkenarekin, hasiko dira Abeslari kalea berritzeko lanak. Hori dela eta, honako neurriak hartu ditu Udalak: Autoek aukera izango dute, herritik ateratzeko, Kaia kaletik barrena [...] Irakurri

Pintura erakusketa kultur etxean: Lezkari elkartea

Orioko Lezkari arte elkarteak erakusketa dauka zabalik kultur etxean, urriaren 24a arte. Erakusketan elkartean ikasten ari diren gazte eta helduen pintura lanak ikus daitezke, ia berrogei guztira. Aurtengo abuztuan Lezkarik antolatutako pintura lehiaketan saria [...] Irakurri

Bertso Eskolan izena emateko epea datorren ostiralean bukatuko da

Orioko Herri Ikastolak antolatzen du Bertso Eskola, Orioko Udalaren laguntzarekin, LH3tik DBH4ra bitarteko haur eta gazteentzat. Bertso zaletasuna sustatzeko asmoz, Udalak eta Ikastolak Bertso Eskolaren aukera eskaintzen diete LH3tik DBH4ra bitarteko herriko haur guztiei. [...] Irakurri

Euskarazko jolas, kantu eta kontu txikiei buruzko ikastaroa

Hemezortzi orduko ikastaroa izango da, oso interaktiboa, eta haur txikien gurasoei zuzendua dago, batez ere. Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu du ikastaro berezi hau, Orioko haur txikien gurasoentzat. Euskara Biziberritzeko Planaren barruan antolatu du ikastaroa [...] Irakurri

Udalbatzarra bilduko da asteartean, irailak 28

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du irailaren 28an, arratsaldeko zazpietan hasita, udaletxeko batzar aretoan. Udalbatzarrak aztertuko dituen gaiak hauek dira: Lehen onarpena ematea, egoki bada, 2005eko urtarrilaren 1ean indarrean sartuko diren Ordenantza Fiskalen eta dagozkion [...] Irakurri

KILOMETROAK ORION

URRIAREN 3an KILOMETROAK 04 OSPATUKO DA ORION Urriaren 3an ospatuko den Kilometroak 2004 festa dela eta, honako neurriak hartu ditu Udalak: Egun horretan, eta festak irauten duen bitartean, Orioko kaleak oinezkoentzat izango dira. DEBEKATUA [...] Irakurri

Supercolls taldearen kontzertua ostiralean K2 tabernan

Ostiral gauean, irailak 24, kontzertua izango da Orioko K2 tabernan, gaueko hamaiketan hasita: Supercolls izeneko taldeak joko du. Taldea Bergarakoa da eta hard-core musika egiten du. Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren [...] Irakurri

ORIO BENTA BIDEA IREKITA

ORIOtik BENTAra doan bidearen konponketa. Oriotik Benta doan bidearen konpontze lanak amaitu dira eta BIDEA IREKITA dago. Beraz datorren Igandean Igeldora joan nahi duten guztiek pasara irekita izango dute. Irakurri

Fishbrain eta Aginal2 taldeen kontzertua Unar tabernan

Fishbrain eta Aginal2 taldeek kontzertua emango dute ostiralean, irailak 10, gaueko hamaiketan hasita, Unar tabernan. Bi taldeak donostiarrak dira eta hard-core musika egiten dute. Kontzertua Ostiralean Jai programaren barruan antolatu da. Irakurri