Guraso Topaketak

Iazko Guraso Eskolan hasitako lanari jarraipena emanez, bi hitzaldi-solasaldi antolatu ditu Udalak Guraso Topaketak izenpean. Lehendabizikoa asteazkenean izango da, azaroaren 15ean. Guraso Topaketak Udaleko Gizarte Ongizate batzordeak antolatu ditu Askagintzarekin batera. Bi saio izango [...] Irakurri

Santa Zeziliako kontzertua

Azaroaren 22an ospatzen da Santa Zezilia eguna Euskal Herri osoan; baina Danbolin Musika Eskolak zortzi egun aurreratuko du ospakizuna eta kontzertua emango du kultur etxean azaroaren 14an, asteartearekin. Musikarien eguna ospatzeko kontzertu hori 18:00etan [...] Irakurri

2007ko denboraldia abian da

Seniorrek hasiera emango diote 2007ko denboraldiari Orioko Arraunketa Elkarteak jakinarazi nahi du datorren astelehenean, azaroak 13, senior mailako arraunlariek beren entrenamenduak hasiko dituztela 2007ko denboraldiari begira. Aurten ibilitako mutil gehienek jarraituko dutela adierazi dute. [...] Irakurri

Iturbide kalean Berritze lanak

Iturbide kalean berritze lanak Honen bitartez jakinarazten dizuegu Iturbide kaleko urbanizazio obrak direla eta, datorren asteazkena eta ostegunean, AZAROAREN 8 eta 9AN, Iturbide kalea itxita egongo dela ibilgailuentzat. Beraz, sarrera San Martin bidetik eta [...] Irakurri

Ostiral gauean, azaroak 3, bideo foruma izango da

OZK taldeak Zhang Yimou zuzendari txinarraren filma bat proiektatuko du: Keep Cool Filma 1997an zuzendu zuen Zhang Yimou zuzendariak eta eten bat markatu zuen bere filmografian. Estetika preziosistako pelikula historiko geldo eta ederren ildotik [...] Irakurri

‘Henry Bengoa inventarium’ antzerki lana kultur etxean

Udaleko Kultura batzordeak antolatuta, Bernardo Atxagaren testuan oinarritutako bakarrizketa antzeztuko du Kandido Uranga aktoreak azaroaren 2an. Emanaldia ostegunean izango da, azaroak 2, iluntzeko zortzietan hasita, kultur etxeko areto nagusian. Sarrera doan izango da. Kandido [...] Irakurri