Larunbatean hasiko da Orion Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia

Gipuzkoako Foru Aldundiak Nazioarteko Flysch Organo Jaiadiaren 12. ekitaldia antolatuko du uztailean Debako, Zumaiako, Getariko eta Orioko Udalekin elkarlanean. Orion abiatuko dira entzunaldiak larunbat honetan, uztailak 2, Aaron Rivas organo-jotzailearen emanaldiarekin. Sarrera doakoa izango [...] Irakurri

Txu-txu trenak ez du zerbitzurik emango gaur

Joan zen astean jarri zen martxan txu-txu trenaren zerbitzua, baina, ibilgailuak hots arraroak egiten dituela ikusita, azterketa teknikoa egingo diote gaur eta, ondorioz, ez du zerbitzurik emango. Zerbitzua ahal bezain laster berraktibatzeko ahalegina egingo [...] Irakurri

Aurtengo Bisiguaren Festa uztailaren 15etik 17ra izango da

Gaur goizean aurkeztu dute uztailaren 15etik 17ra ospatuko den 13. Bisiguaren Festa. Agerraldia Herriko Plazan egin da eta bertan izan dira Anuska Esnal Orioko alkatea, Turismo-batzordeko Bakartxo Oliden burua eta Lourdes Salsamendi, Ana Priede [...] Irakurri

Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du astelehenean, ekainak 27

Bilkura udalbatzarraren aretoan egingo da, udaletxean. 19:30ean hasiko da, eta gai hauek aztertuko dira: 1.- Onartzea, egoki bada, Orioko ludoteka eta gazteleku zerbitzua kontratatzeko baldintza administratibo partikularrak eta baldintza teknikoak. 2.- Behin betikoz onartzea, [...] Irakurri

TAO zerbitzuan aldaketa bat egin du Udalak

Pasa den ekainaren 1ean jarri zen indarrean TAO sistema berria, eta herritarrengandik jasotako iradokizun bat aztertu ondoren, egonaldi laburreko aparkalekuen denbora muga luzatzea erabaki du Udalak. Herriko saltoki gehienak biltzen dituzten lau kaleetan (Eusko [...] Irakurri