Pintaketa-lanetan ari dira Orion Udal Elkarteko enplegu-tailerreko langileak

Urola Kostako Udal Elkarteko enplegu tailerreko langileak pintaketa-lanak egiten ari dira Orion. Maiatza bitartean egingo dituzte hainbat lan eskualdeko herrietan eta, tartean, gurean ere bai. Zortzi laguneko talde bat ari da lan horretan (horietako sei, emakumeak), arduradun baten esanetara.

Orion hasita daude dagoeneko lehendabiziko pintaketa-lanak egiten: Oa kaleko barandak, hondartza bidekoak eta Kale Nagusikoak (argazkian ikusi daitekeen bezala).

Datozen asteetan ere, eguraldia lagun, lanean arituko dira inguru hauetan: A8 autopistaren errotondako itsasontzian, Arozenako aparkalekuan, hondartzako kabinetan, Itxaspe bidean…