Aste Santura bitartean PINTXO TXIKITEOA ostegunetan egin dute herriko tabernariek, Udalarekin batera antolatutako ekimenean.
Orain, berriz, eguna aldatzea erabaki dute eta, aurrerantzean, ostiraletan izango da PINTXO TXIKITEOA.
Bi eskaintza
Aurtengo PINTXO TXIKITEOAn bi motatako eskaintzak izango dira:
- Taberna gehienetan eskaintza hau egingo dute: pintxoa + urteko ardoa / sagardoa / zuritoa edo muztioa = 1,50?
- Beste batzuetan, berriz, honakoa izango da eskaintza: pintxoa 0,50?tan izango da edozein kontsumizio egiten duen bezeroarentzat.
Parte-hartzaileak
PINTXO TXIKITEOAn 12 taberna hauek parte hartuko dute aurten: Antilla, Arkaitz, Aterpe, Bordatxo, Gabon, Gure Txoko, Koasta, Kolon Txiki, Salatxo, Sarasua eta Tragoxka.