Iazko Bisiguaren egunean egin zuten bezala, herriko tabernariek, Orioko Udalaren laguntzarekin, modu aktiboan parte hartu nahi dute otsailaren 25ean egingo den Arraun Egunean.
Horretarako, datorren larunbateko arraun festa handirako pintxo zirkuitua antolatu dute, programaren barruan egingo diren beste ekitaldien osagarri.
Egun horretan, pintxo zirkuituan parte hartzen duten tabernariek itsasoarekin zerikusia duten pintxo bereziak prestatu eta eskainiko dituzte: olagarroa, bakailaoa, muskuiluak, antxoak, atuna? denetik dastatzeko aukera izango dute bai oriotarrek eta bai kanpotik etorriko diren bisitari guztiek. Pintxo zirkuitua egun osoan egin ahal izango da, goizetik hasi eta iluntzera arte.
Parte-hartzaileak eta pintxoen zerrenda
Herriko 14 taberna animatu dira pintxo zirkuituan parte hartzera, bakoitza bere pintxo bereziarekin. Hau da parte-hartzaileen eta pintxoen zerrenda:
1.- LORETXU
Atun kroketak
2.- GABON
Atuna piper gorriekin eta maionesarekin
3.- ARKAITZ
Arrain brotxeta
4.- ANTILLA
Zapoa saltsa berdean, langostinoekin
5.- BORDATXO
Olagarroa ozpin-oliotan
6.- KOLON TXIKI
Atuna tipula eta piperrekin edo tomatetan
7.- ZAHARREN BABESLEKUA
Bakailao tortilla
8.- GURE TXOKO
Antxoak Gure Txoko erara
9.- TRAGOXKA
Muskuilu haserreak
10.- KOASTA
Jildak
11.- ATERPE
Legatza frijitua tipula eta piper konfitatuarekin
12.- SALATXO
Bakailao takoak pikillo saltsan
13.- BARAKA
Txipiroiak piperrarekin
14.- BLINK
Itsaski salpikoia