Piragua irteera antolatu du Herrio taldeak larunbaterako

Herrio taldeak, Udalaren Ingurumen batzordearen laguntzarekin, irteera bat antolatu du piraguan, gure errioaren natur ondarea eta txoko ezkutuak ezagutzeko.

Irteera datorren larunbatean izango da, urriak 4. Piraguak 17:30ean aterako dira anbulatorio ondoko arranplatik eta errioan gora joango dira marearekin batera. Bidean Herrio taldekoek azalpenak emango dituzte, ibaiaren natur aberastasunak azalduz.

Guztira 23 lagunentzako piraguak daude eta norbaitek nahi badu bere piraguarekin parte hartu, horretarako aukera era badago. Irteera irekia da eta edozeinek parte har dezake.

Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman behar dute izena kultur etxean, ostirala baino lehen.