Sasoian aldizkaria eta sasoian.info webgunea aurkeztu ziren atzo

Urola Kostako Udal Elkarteak bi ekimen aurkeztu zituen irailaren 25ean, eskualdeko kirolzaleentzat erreferentzia bihur daitezkeenak: Sasoian izeneko kirol aldizkaria eta sasoian.info webgunea.

Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzuak hainbat ekimen bideratzen ditu, eskualdeko udalekin elkarlanean, euskararen erabilpena sustatzeko, besteak beste kirol arloan.

Ikastaroak, surfeko eta arraunketako fitxa didaktikoak, “Saltoka” kirol ekitaldia, kirol elkarteetan euskara sustatzeko “Euskara Sasoian” programa…; horra hor kirolean euskara sustatzeko elkarlanak azken urteotan izan duen emaitza.

Sasoian aldizkaria eta sasoian.info webgunea

Euskara sustatzeko erarik onena euskaraz egitea da. Beraz, aldizkaria eta webgunea sortzeko arrazoietako bat kirolaz euskaraz egin eta eskualdeko kirolari eta kirolzaleei tokiko kirol informazioa eskura jartzea da, euskaraz.

Aldizkaria eta webgunea Urola Kostako Udal Elkarteak sortu eta kaleratuko ditu eta Urola Kostako Hedabideak enpresak kudeatuko du. Erredaktorea Haritz Mutiozabal da.

Eskualdeko kirol informazioa

Tokiko kirol informazioa landuko da aldizkarian zein webgunean. Sasoian aldizkaria hilean behin kaleratuko da, eta, beraz, hileroko argitalpenen ereduari jarraitzen dio: elkarrizketak, kronikak, iritziak? Webguneak, berriz, egunerokoen berri emango du (albisteak, agenda, udalen informazioa, baliabideak?). Beraz, bien artean eskualdeko kirol informazioaren erreferentzia izatea lortu nahi dugu.

Hona hemen aldizkariaren eta webgunearen ezaugarriak:

Sasoian aldizkaria

? Tokiko kirol informazioa : Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako kirol, kirolari eta kirolzaleen aldizkaria

? Diseinu erakargarria eta freskoa

? Irakurterraza, euskara argia

? Atalak: iritzia, beroketa ariketak, berriketa, kronika, taldeka: kirol elkarteak, kirolari gazte (eskola kirola eta beste), erronka

? 12 zenbaki kaleratuko dira urtean eta hilaren azken ostiralean banatuko da doan herri bakoitzeko toki jakinetan: kiroldegi, kultur etxe, ikastetxe…

? Guztira zenbaki bakoitzaren 4.000 ale banatuko dira, doan.

www.sasoian.info

? Eskualdeko kirolaren webgunea

? Edukiak

? Sasoian aldizkaria, PDF formatuan

? Albisteak, egunero eguneratuta

? Albisteak eta informazioa udalerrien eta kirolen arabera sailkatuta

? Kirol ekitaldi eta jardunaldien agenda eta emaitzak

? Udaletako kirol zerbitzuen eta kiroldegien informazioa

? Udal Elkarteak sortutako materialak: surfeko eta arraunketako fitxa didaktikoak, kirol elkarteen eskuliburua?

? Kirola euskaraz programaren inguruko informazioa