Orion, maiatzaren 19an, Herrio natur taldeak eta Orioko Udalak antolatuta, piragua irteera egingo da Oria ibaian barrena.
Anbulatorio ondoko arranplatik hasi eta, korrontea lagun, Sariako olaraino joango dira, astirik bada, eta Portuko zuloan, Donpernasa errekan eta Olaberrietako portuan geldialdiak egingo dituzte bertako fauna eta flora ezagutzeko.
Esan bezala, anbulatorio ondoko arranplatik abiatuko dira, arratsaldeko 14:30etan, eta 3-4 ordu iraungo du irteerak. Itsasadarrari buruzko azalpenak emango dituzte Herriokoek, ibaiaren natur aberastasunak azalduz.
Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 17ra bitartean dute Kultur Etxean izena emateko aukera. Piragua kopuru mugatua izango da, baina nork bere piragua ere eraman dezake.