Plazako igogailua konpondu dute dagoeneko

San Nikolas festetan hondatu zuten igogailua, Herriko Plazatik eliza pareraino igotzen dena, konponduta dago dagoeneko.

Berriro hondamenak ez gertatzeko, Udalak erabaki du gauez itxita edukitzea igogailu hori hemendik aurrera.

Ordutegia

Igogailua goizeko 7:45ean irekiko dute udaltzainek eta 20:45ean itxiko dute ostera. Egun osoan, beraz, irekita izango da; baina gauez, itxita.

Goiko kalera igotzeko, herritarrek kultur etxe atzeko igogailua erabil dezakete, hura irekita egongo da-eta gauez ere.