Ostiral gauean, uztailak 15, kantaldia eskainiko du Rogelio Botanz kantautoreak Salatxo tabernan. Rogelio Botanz euskalduna da, Legazpiakoa, baina urte asko daramatza Kanarietan bizitzen. Bere lanetan joera eta estilo asko uztartzen ditu; euskal jatorriko erroak Kanarietako eta Karibeko doinu eta erritmoekin aberastu ditu eta emaitza oso gustagarria lortzen du. Dagoeneko hainbat disko ditu grabatuta eta zuzeneko emanaldi ugari egin ditu Euskal Herrian eta kanpoan. Orion egona da lehendik ere, beti Salatxo tabernan.
Saioa Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, Orioko udako programazioaren barruan, eta sarrera doan izango da. Hau izango da aurtengo bigarren saioa.
‘Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, udan ostiralero, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.
Lau taberna hauek parte hartzen dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: Kamel Ziani, Kalakari, Unar eta Salatxok.