San Pedro 07. Udaltzaingoaren oharra

San Pedro jaiak direla-eta, herriko plaza itxi egingo da ibilgailuentzat ekainaren 28ko 20:00etatik uztailaren 1eko 12:00ak arte.

Hori dela-eta, honako aldaketak egingo ditu Udalak, ibilgailuen trafikoari eragiten diotenak:

  • Herrian sartzeko edo herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.
  • Endaia plazatik Ibai Ondo pasealekura autoz joateko bidea irekita izango da festetan.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko zuen laguntzagatik.