San Pedro festen antolaketarako 2. bilera deialdia

Aurtengo San Pedro Festak antolatzeko herriko elkarteekin bigarren bilera antolatu da.

Bilera datorren astelehenean, maiatzaren 19an arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxeko areto nagusian izango da.

San Pedro festa ahalik eta herrikoienak eta atseginenak izan daitezen ahalik eta jende gehien gonbidatzen dugu bilera honetara bakoitzaren proposamenak entzun eta gauzatzen joateko.

Zuen presentzia beraz ezinbestekoa da!!