San pedro festen bilera deialdia maiatzaren 21erako

San Pedrotako festa batzordea datorren astelehenean, maiatzaren 21ean arratsaldeko 18:30etan elkartuko da Orioko Kultur Etxean.

Festen antolaketan bi bilera izan ditugu orain arte eta hau hirugarrena izango da. Guztiak gonbidatzen zaituztegu bertan parte hartzen.