Sanikolasak prestatzen hasteko bilera izango da astelehenean

Datorren astelehenean, urriak 13, San Nikolas jaietako egitaraua lantzen hasteko lehen bilera izango da.

Mezu honen bitartez, bilera horretarako deia egiten die Udaleko Festa batzordeak festa programaren prestaketan parte hartu nahi duten talde edo banako guztiei.

GAIA: San Nikolas jaiak.

EGUNA: Urriak 13, astelehena.

ORDUA: 19:00-20:30.

LEKUA: Kultur Etxean.