Larunbatean soka topaketa izango da Andoainen

Maiatzaren 31n, larunbatarekin, soka topaketa egingo da Andoainen

Euskal Herriko musika eskola askotako 200 ikaslek parte hartuko dute eta, horien artean, Orioko Danbolin musika eskolako 18 ikasle ere bai, Amaia Gutiérrez irakaslearekin.

Kontzertua eguerdiko 13:00etan izango da Goiko plazan eta, eguraldi txarra egiten badu, eskolako aterpean. Musika mota ugari joko dituzte: klasikoa, tangoa, pelikulen abestiak…

Ondorengo hau izango da egitaraua:

– Canon

– French Folk Tune

– Blow the Wind Southerly

– Moorning

– Pirates of the Caribbean

– El barbero de Sevilla

– Egun batez

– Por una cabeza

– Askok irudipena du