Abenduren 28an, larunbatarekin, Trikitilarien eguna ospatuko da Orion, Udalak eta Euskal Herriko trikitilarien elkarteak antolatuta.
Trikiti festa goiz eta arratsaldez izango da herrian barrena. 11:30ean hasiko da, Euskal Herri osotik etorritako trikitilariak Herriko Plazan juntatuko direnean. Ondoren, 12:00etan, kalejiran ibiliko dira herrian barrena bazkalordura arte. Arratsaldean, berriz, 17:00etan hasita, lau trikiti-saio izango dira herriko lau tabernatan:
– Loretxun, Zabale eta Lurdes Alkorta
– Arkaitzen, Estanga anai-arrebak
– Salatxon, Maixa, Ines eta Maite
– Kolon Txikin, Azkonobieta eta Imanol