Datorren ostegunean, urriak 10, hitzaldia izango da kultur etxean, Orioko Udalak eta Katu Horia albaitaritza klinikak antolatuta.
Hitzaldiaren gaia honako hau da: ‘Zergatik jaso behar ditugu gure txakurren gorozkiak? Kanpoko eta barruko parasitoen transmisioa’.
Hitzaldia kultur etxeko areto nagusian izango da, 19:00etan, eta Udalak dei egiten die herriko txakur jabe guztiei bertara azaltzeko. Udalak kontzientzia-hartzea bultzatu nahi du txakur jabeen artean, jabe daitezen zer nolako garrantzia daukan beren maskoten gorotzak jasotzeak.
Hizlaria Jon Ander Imaz Legarra albaitaria izango da, Bayer enpresa farmazeutikokoa. Hizlaria pertsonak kutsatzeko posibilitatea duten eta txakurrengan ohikoenak diren gaixotasun parasitorioei buruz jardungo da (zoonosia). Horrez gain, gaixotasun horiei dagokien prebentzio-praktika eta praktika sendagarriei buruz ere hitz egingo du.