Probak 09:00etan hasiko dira. Lanpostu hauetarako izena eman dutenek azaldu behar dute probetara: garbitzaileak, mantenimenduko langileak eta udaltzainak.
Turismo-bulegoko harreran lan egiteko izena eman dutenek ez dute asteazkenean azaldu behar. Udalak deituko die zuzenean, proba egiteko eguna jartzeko.
Horrez gain, euskara-proba egin behar dutenek ere azaldu behar dute asteazkenean kultur etxera.
Euskara-proba egitetik salbuetsita daude eskaerarekin batera euskara-agiria aurkeztu zutenek eta azken hiru urteotan udako lanpostuetarako izena eman dutenek (azken kasu horretan euskara-proba dagoeneko eginda daukatelako eta nota gordeko zaielako).
Probak egitera maskara jantzita etorri behar dute izangaiek.