Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du martxoaren 17an eskualdeko enpresentzat

Urola Kostako Udal Elkarteak informazio jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako enpresentzat). Bertan honakoei buruzko informazioa eskainiko du:

  • Udal Elkarteak 2017an eskualdeko enpresentzat martxan jarriko dituen programak
  • SPRIk 2017an zehar enpresentzat aurreikusten dituen diru laguntza deialdiak

Jardunaldia noiz eta non

Eguna: martxoak 17, ostirala

Ordua: 10:00-12:00

Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).

Parte-hartzaileak

  • Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordea
  • Alberto Méndez Torrijos, SPRIko INNOBIDEAK programen arduraduna
  • Arturo Antón, SPRIko Basque Enterprise Europe Networkeko koordinatzailea
  • Eli Uzcudun eta Idoia Etxarri, Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Zerbitzuak.
  • Igor Iturain, Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria

Izen-ematea

Aurrez izena eman behar da:  enpresa@urolakosta.eus edo 943 89 08 08 telefonoan

Egitaraua

9:45 Harrera parte hartzaileei

10:00 Irekiera instituzionala. Igor Iturain, Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria eta Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordea

10:15 Alberto Méndez Torrijos, SPRIko INNOBIDEAK programen arduraduna. Enpresei laguntzak 2017

10:45 Arturo Antón, SPRIko Basque Enterprise Europe Networkeko koordinatzailea. Europar proiektuak eta diru-laguntzak ezagutzeko dauden tresnak

11:15 Eli Uzcudun eta Idoia Etxarri, Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Zerbitzuak. Udal Elkartearen programak 2017an

11:45 Itxiera