Sahararrek otsailaren 27an ospatzen dute, urtero, Saharar Errepublika aldarrikatu zuteneko urteurrena eta egun hori, nolabait, beren independentziaren aldeko eguna bilakatu da.
Otsailaren 27ko 08:30ean ekitaldia egin da Orioko udaletxean, udalbatzarraren aretoan eta Mendebaldeko Sahararen bandera zintzilikatu da udaletxeko balkoian.
Ekitaldiaren ondoren, Saharako herriaren ordezkariek eta Udalaren ordezkariek tea hartu dute udalbatzarraren aretoan. Bertan izan dira, alkateaz gain, Amaia Dorronsoro (Bildu) eta Noemi Ostolaza (EAJ) zinegotziak ere.
Orioko udalbatzarrak, otsailaren 23an egindako bilkuran, saharar herriaren aldeko mozioa onartu zuen, aho batez.
Udalbatzarrak hartutako konpromisoetako bat zen otsailaren 27an Mendebaldeko Sahararen bandera udaletxean zintzilikatzea eta babesa emateko ekitaldia egitea.