Ziklomotorren azterketa teknikoa egingo da uztailaren 6an eta 20an

Herriko ziklomotoreek azterketa teknikoa (ITV/IAT) egin ahal izango dute Orion bertan, uztailaren 6 eta 20an.

Udaltzaingoak jakinarazi nahi die ziklomotoreak dituzten herritar guztiei aukera izango dutela horien azterketa teknikoa egiteko herrian bertan.

Aldez aurretik txanda hartu beharko dute, Irungo IAT/ITV deituta 943626300.

Horretarako, bi egun izango dituzte aukeran: uztailaren 6a eta 20a.

Ordutegia hau izango da: 9:00etatik 14:45era. Bere ziklomotorearen azterketa egin nahi duenak Herriko Plazara azaldu behar du, aldez aurretik hartutako egun eta orduetan, ziklomotorearen dokumentazioa ekarriz.

Udaltzaingotik gogorazi behar dugu derrigorrezkoa dela motorrei azterketa teknikoa egitea eta berehala kontrolak egiten hasiko direla, motorrek azterketa pasa duten ala ez egiaztatzeko.