Antxiola kalearen irisgarritasuna hobetzeko lanak martxan dira

Antxiola kalearen irisgarritasuna hobetzeko lanarekin jarraituz, hainbat lan egingo ditu Udalak datorren astelehenetik aurrera:

  • Antxiola 5etik 17ra arteko aldapa egokituko da eta dauden eskailerak kendu. Horrez gain, lagungarri izateko eta babeserako, baranda bat jarriko da.
  • Beraz, lan horiek egiten diren bitartean, Antxiola kalean ezin izango da aparkatu.
  • NOIZTIK: ekainaren 6tik, astelehena, obra amaitu arte. Autoen pasaera izango da, nahiz eta une batzuetan moztu beharko den.