Orion norbait ari da txakurrak hiltzen, pozoitutako janaria erabiliz.
Honen bitartez, herritarrei eta, bereziki, txakur jabeei zera jakinarazi nahi die Udaltzaingoak:
?Joan den otsailaren 22an Orioko bizilagun batek jakinarazi dio Udaltzaingoari norbait herriko parkeetan txakurren janarekin batera substantzia toxikoak jartzen ari dela, txakurrak hiltzeko.
?Animaliak babesteko urriaren 29ko 6/1993 Legearen 27-3a eta 3f artikuluek zehazten dutenez, animaliak erasoen bidez edo sustantzia toxikoak emanez hiltzea eta janari pozoituak bide eta leku publikoetan uztea, arau hauste oso larria da.
?Arau hauste horiek 1.501?tik 15.000? bitarteko isunarekin zigortuta daude.
?Norbaitek zerbait jakinez gero, Udaltzaingora (943-830028) deitzea eskatzen die Udalak.
?Udaltzaingoak eskatzen dizue Orioko parkeetan umeekin eta txakurrekin ibiltzen zaretenoi, egoera normalizatu bitartean, kontu handiz ibiltzea.