Uztailaren 17tik 20ra bitartean izango da Bisiguaren Festa

Bisiguaren Festaren 7. edizioa uztailaren 17an hasi eta 20an bukatuko da. Aurreko urteetan bezala, aurten ere Herriko Plazan egingo dira bost otorduak: ostegun, ostiral eta larunbateko afariak eta larunbat eta igandeko bazkariak.

TXARTELAK EROSTEKO EPEA ZABALIK ORIOTARRENTZAT

Herritarrentzat joan den ostiralean ireki zen otorduetarako txartelak hartzeko epea eta zabalik izango da uztailaren 3a arte. Erreserbak egiteko, honako telefonora deitu behar da: 943 835 565.

Txartelak 50 euro balio du, iaz bezala, eta honako hau izango da menua:

  • Antxoak gatzetan
  • Tomate entsalada hegaluzearekin
  • Esparragoak
  • Bisigua parrillan
  • Postrea
  • Edariak eta kafea

Bisiguak erretzen, aurreko edizioetan bezala, herriko hiru parrillero arituko dira: Joxe Miel Zendoia (Katxina), Luis Mari Uranga (Xixario) eta Mikel Manterola (Joxe Mari).

PROGRAMA

Uztailak 17, osteguna

20:00 Aurkezpen ekitaldi komunitarioa eta sagardo dastaketa

21:00 Afaria

Uztailak 18, ostirala

19:00 Pello eta Nikolasa Herriko Plazan

20:00 Sagardo dastaketa

21:00 Afaria

Uztailak 19, larunbata

11:00 Elkarte gastronomikoen arteko bisigu lehiaketa

12:00 Marmitako dastaketa

12:00 ‘Zenbat arrain ezagutzen dituzu’ 2. lehiaketa Herriko Plazan

14:00 Bazkaria

18:00 KAE1 ligako estropada

18:00 Sagardo dastaketa

21:00 Afaria

Uztailak 20, igandea

11:00 Sagardo dastaketa

12:00 San Miguel ligako 7. estropada Oria ibaian: Orioko kanpina bandera

12:00 Hegaluze errea eta San Miguel garagardoa dastatzeko Herriko Plazan

14:00 Bazkaria