Ziklomotoreen azterketa teknikoa

Herriko ziklomotoreek azterketa teknikoa (ITV/IAT) egin ahal izango dute Orion bertan, urriaren 28an eta 30ean.

Udaltzaingoak jakinarazi nahi die ziklomotoreak dituzten herritar guztiei aukera izango dutela horien azterketa teknikoa egiteko herrian bertan.

Aldez aurretik txanda hartu beharko dute, Udaltzaingora deituta (943 83 00 28)

Horretarako, bi egun izango dituzte aukeran: urriaren 28a (asteartea) eta 30a (osteguna). Ordutegia hau izango da: 9:00etatik 14:45era. Bere ziklomotorearen azterketa egin nahi duenak Herriko Plazara azaldu behar du, egun eta ordu horietan, ziklomotorearen dokumentazioa eta 22 euro ekarriz.