Udako programazioaren barruan zine emanaldia izango da Orioko hondartzan abuztuaren 13an, larunbata, 22:30ean hasita. Proiekzioa hondartza ondoko belardian egingo da.
Eskainiko den filma Frantzia eta Suitza arteko koprodukzio bat da: “Los chicos del coro”, eta gaztelaniazko bertsioan emango da.
“Los chicos del coro” 2004an egindako pelikula da, Cristophe Barratier zuzendariarena, eta arrakasta handia izan du zinetan estrainatu denean. Filmaren istorioa 1949an kokatzen da gazte arazotsuentzako zentro berezi batean. Zaintzaile berri bat hasten da lanean zentroan eta abesbatza antolatzen du gazteekin. Musikak bide emango dio gazteekiko harremanean sakontzeko. Filma oso ederra da, erraz ikusten da eta oso pasarte hunkigarriak ditu.
Saioa Arkupe dendari elkarteak eta Udalak antolatu dute, eta doan izango da.