Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egingo du laster. Lanpostu horien deialdiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 29an, baina izena emateko epea ez da zabalduko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren arte.
Udal-plantillaren diagnostikoa egiten aspaldi hasi zen Udala, behin-behineko lanpostuak egonkortzeko Enplegu Publikorako Eskaintza egiteko derrigortasuna ezarri zuen 20/2021 Legea indarrean sartu baino lehen. Izan ere, 2019an identifikatu zuen Udalak behin-behinekotasun maila jaisteko neurriak hartzeko beharra. Udalak ahalik eta zerbitzurik onena eman nahi die herritarrei eta, horretarako, plantillan dauden beharrak identifikatu zituen, gero, horren arabera, erabakiak hartzeko.
Orain arteko bidea
Udalak, aurrena, lanpostuen azterketa estrategiko bat egin zuen. Horretarako, oso zaharkituta zegoen udal-lanpostuen zerrenda eguneratu zen lehenik, eta organigrama berria prestatu, gaur egungo egoerara egokitzeko.
Udala horretan ari zela, 20/2021 Legea sartu zen indarrean, eta epe motzean egin beharreko premiazko hainbat lan ekarri zituen. Alde batetik, behin-behineko langileek bete izan dituzten lanpostuetatik estrukturalak zein diren zehaztu behar izan zuen Udalak.
Jarraian, lanpostu bakoitzean zein langile, zenbat denboraz eta zein egoeratan egon diren aztertu zuen, legeak ezarritako baldintzak betetzen zituzten ala ez argitzeko. Eta horren arabera, lanpostua egonkortzeko lan-eskaintza publikoan sartu behar zen ala ez erabaki zuen.
Ondoren, lanpostu bakoitzaren funtzioen eskuliburua osatu zuen Udalak, bakoitzaren deskribapenarekin. Eta jarraian, lanpostu horien deialdien oinarriak prestatu zituen, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialera bidaltzeko; 2022ko abenduaren 29an argitaratu ziren GAOn, 246 zenbakian.
Deialdia
47 lanpostu horien deialdiak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira datozen egunetan. Han argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 20 egun balioduneko epea izango dute herritarrek deialdian izena emateko.
Deialdiak argitaratu bezain azkar, horren berri emango du Udalak, webgunean, eta izena emateko lotura zuzenak eskainiko ditu.
Bitartean, deialdien oinarriak kontsultagai daude (elebitan) ikusi nahi dituenarentzat. Hauek dira Orioko Udalak iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenez deitutako deialdiak:
- Irakasle/Zuzendari plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, A2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Irakasle (kantua eta osagarriak) plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, A2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Irakasle (gitarra elektrikoa eta osagarriak) plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, A2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Irakasle (pianoa eta osagarriak) plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, A2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Irakasle (trikitixa, pandero eta osagarriak) plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, C1 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Irakasle (klarinete eta osagarriak) plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, A2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Irakasle (tronpeta eta osagarriak) plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, A2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Irakasle (dantza eta osagarriak) plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, A2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Irakasle (gitarra klasikoa eta osagarriak) plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, A2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Irakasle (biolina eta osagarriak) plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, A2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Irakasle (perkusioa eta osagarriak) plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, A2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Irakasle (biolontxeloa eta osagarriak) plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, A2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Irakasle (eskusoinua eta osagarriak) plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, A2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Irakasle (flauta eta osagarriak) plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, A2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Administrazio Orokorreko Teknikari plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, funtzionarioen plantillan hutsik dagoena, Administrazio Orokorreko Eskala, Teknikari azpieskala, A1 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Hiru Administrari plaza, lehiaketa bidez, txanda irekian, funtzionarioen plantillan hutsik daudenak, Administrazio Orokorreko Eskala, Administrari azpieskala, C1 azpitaldearekin asimilatutakoak.
- Ekonomia Teknikari plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, funtzionarioen plantillan hutsik dagoena, Administrazio Bereziko Eskala, Teknikari azpieskala, A1 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Administrari Laguntzaile plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, C2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Eginkizun Anitzetarako Ofizial plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, funtzionarioen plantillan hutsik dagoena, Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu berezietako azpieskala, C2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Hamaika Garbitzaile plaza, lehiaketa bidez, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik daudenak, AP azpitaldearekin asimilatutakoak.
- Bost Eginkizun Anitzetako Langile-Guarda plaza, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik daudenak, AP azpitaldearekin asimilatutakoak.
- Hiru Harreragile (Kanpina) plaza, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik daudenak, C2 azpitaldearekin asimilatutakoak.
- Harreragile (Turismo) plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, C2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Harreragile Arduradun plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, C2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Mantentze Arduradun plaza bat, lehiaketa bidez, txanda irekian, lan-kontratuko langileen plantillan hutsik dagoena, C2 azpitaldearekin asimilatutakoa.
- Lau Udaltzaingoko Agente plaza, lehiaketa bidez, txanda irekian, funtzionarioen plantillan hutsik daudenak, Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu berezietako azpieskala, C1 azpitaldearekin asimilatutakoak.