Erorikoak prebenitzeko tailerra Orioko Mugiment lantaldeak antolatu du. Irekia da eta adin guztietako herritarrak daude gonbidatuta parte hartzera. 17:00etan hasiko da kultur etxeko areto nagusian.
Erorketak gutxitzeko helburua
Zahartzaroan gertatzen diren istripuen %92a erorketak dira, eta gehienak etxean edo etxetik gertu gertatzen dira. Tailerraren helburua erorketak murriztea da. Tailerrean parte hartuko dute Osasun Saileko Natxo Garciak, Osakidetzako Gurutze Uriak, Borja Inza Fisioterapeutak eta Udaleko arduradunek.