‘Euskal balezaleen triskantza’ dokumentala aurkeztuko da ostegunean kultur etxean

Balearen Eguneko ospakizunen barruan, ‘Euskal balezaleen triskantza’ dokumentala aurkeztuko da Orioko kultur etxean maiatzaren 12an, ostegunarekin, 18:00etan.

Duela 400 urte Islandian hil zituzten 32 euskal balea arrantzaleen istorioa ekarri nahi du gogora dokumentalak, eta gaia ezagutzera eman.

Proiekzioaren ondoren, solasaldia izango da egileekin: Ander Arrese, Eñaut Tolosa eta Beñat Iturrioz.

Dokumentalaren trailerra dagoeneko ikusgai dago dokumentalaren webgunean:

Euskal balezaleen triskantza (trailerra)