Danbolin Musika eta Dantza Eskolak abenduaren 21ean emango du Gabonetako kontzertua

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua emango dute abenduaren 21ean, ostegunarekin, 18:00etatik aurrera Herriko Plazan. Gabonetako kantak eta herriko doinuak abestuko dituzte, eta gerturatzen direnei haiekin batzeko gonbita egingo diete.

Ikasle gazteen hiru talde, kantuko ikasle helduen taldea eta Salatxo abesbatza izango dira emanaldian, eta dantzako taldeak lagunduta, Hator hator kantatuz emango diote amaiera saioari.

Ohi bezala, azken asteetan ikasleak gogotsu aritu dira emanaldia prestatzen, eta herritar guztiei dei egin diete bertaratu eta elkarrekin kantatzeko.