Udal-plantillaren egonkortze-prozesuko beste lau kalifikazio jakinarazi ditu epaimahaiak

 

Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuaren barruan, Orioko Udalak udal-plantillako 47 lanposturen deialdia egin zuen iazko udaberrian. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako kudeaketa-gomendioaren baitan, Aldundia arduratuko da lanpostu bakoitzera aurkeztutako hautagaien kalifikazioak eman eta Udalari bidaltzeaz. Otsailaz geroztik, kalifikazioak jasotzen ari da Udala, eta orain beste lau eman ditu aditzera.

Aldundiko epaimahai kalifikatzaileak baloratu berri dituen lau lanpostuak hauek izan dira:

Lau lanpostu horietara aurkeztu diren hautagaiek 10 laneguneko epea izango dute alegazioak egiteko bihartik hasita, martxoaren 21era arte.