Igandean hasiko da Orion 14. Nazioarteko Flysch Organo Jaialdia

 

Gipuzkoako Foru Aldundiak Nazioarteko Flysch Organo Jaialdiaren 14. ekitaldia antolatuko du uztailean, Debako, Zumaiako, Getariko eta Orioko Udalekin elkarlanean. Orion abiatuko dira entzunaldiak igande honetan, uztailak 7, Francisco Gil oboe- eta adar ingeles-jotzailearen eta Saskia Roures organistaren emanaldiarekin. Sarrera doakoa izango da.

Kontzertua Orioko elizan izango da eta 20:00etan hasiko da. Gainera, AFAGI Alzheimerra edo beste dementzia bat duten Pertsonen, Senideen eta Lagunen Gipuzkoako Elkarteak antolatutako saioa izango da.

Hauek izango dira zikloaren barruko gainerako emanaldiak:

  • Zumaia, uztailak 14, 20:00: Juan Ignacio Emme txelo-jotzailea eta Matias Sagreras organista.
  • Getaria, uztailak 20, 20:00: Zinema musikatua: El mayorazgo de Basterretxea. Thierry Bizkari kantuan eta Ana Belen Garcia organista, txalaparta- eta melodiko-jotzailea.
  • Deba, uztailak 27, 20:00: Amaia Larraioz sopranoa eta Santiago Banda organista.