Martxoaren 1ean, larunbatarekin, ospatuko dira Inauteriak Orion eta, aste hasieran iragarri bezala, herri-bazkaria egingo da egun horretan pilotalekuan. Txartelak gaur arratsaldean 16:00etatik aurrera jarriko dira salgai turismo-bulegoan, 12 eta 20 euroan. Pertsona bakoitzak 5 txartel erosteko aukera izango du gehienez.
Herri-bazkaria pilotalekuan izango da, 14:30ean, eta 350 lagunentzako lekua izango da. Hemen ikusi daitezke menuak. San Nikolas festetan bezala, inauterietako herri-bazkarian ere partehartzaileen laguntza beharko da muntaia-, desmuntaia- eta garbiketa-lanetarako.
Beraz, txartelak erosteko orduan, 5 lagunetik batek izena eman beharko du zeregin horietan laguntzeko; 5 txartel baino gutxiago erosten dituztenek ere aukera izango dute boluntarioen zerrendan apuntatzeko. Xehetasun guztiak, hemen.