Herritarrek adkizioen inguruan duten iritzia ezagutzeko galdetegia kaleratu du Udalak


Orioko Udalaren erronka estrategikoetako bat da herritarren osasun fisiko zein mentala zaintzen duen herria izatea (Guk Oriori webgunean eskuragarri dago informazio zabalagoa). Helburu horren baitan, Orioko Adikzioen Prebentzioa eta Osasuna Sustatzeko Plana garatzeko urratsak ematen ari da Udala, eta Ortzadar Fundazioari eskatu dio herriko diagnosia egiteko.

Fundazioak zenbait lanketa egin ditu orain arte, eta hurrengo pausoa herritarren iritziak ezagutzea da. Horretarako, galdetegi ireki hau prestatu dute, eta Udalak dei egiten die herritarrei konfidentzialtasun osoz erantzun dezaten, uztailaren 10a baino lehen (egun hori barne).

Besteak beste, menpekotasunen inguruan Orion egiten diren jarduerei buruz duten ezagutza eta iritzia ezagutu nahi ditu Udalak; horrez gain, herritarrek adkizioei buruz duten iritzia jakin nahi dute, eta azkenik, iradokizunak eta proposamenak egiteko aukera ere ematen du galdetegiak.

Esan bezala, galdetegia erabat konfidentziala eta anonimoa da, eta bildutako datuak komunitatearen beharrak identifikatzeko erabiliko dira. Horietan oinarrituta, Orioko Adkizioen Prebentzioa eta Osasuna Sustatzeko Plana garatuko du Udalak.