Kantu-afari herrikoirako eta Benito Lertxundirekin solasaldirako sarrerak salgai jarriko dira asteazkenean

Balearen Egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan, kantu-afari herrikoia eta Benito Lertxundirekin solasaldia egingo dira datorren astean, besteak beste. Ekitaldi horietarako sarrerak eta gonbitak datozen asteazkenean jarriko dira salgai, apirilaren 29an, turismo-bulegoan.

Kantu-afari herrikoia

Balearen Eguneko egitarauaren barruan, kantu-afari herrikoia antolatu du Udalak lehen aldiz, herritar talde batekin elkarlanean. Maiatzaren 8an izango da, ostiralarekin, 20:00etan Herriko Plazan. Herritarrak mahaiaren bueltan elkartu eta giro herrikoian kantuan aritzeko aukera izango da.

Kantu-afarirako txartelak asteazkenean jarriko dira eskuragarri, apirilaren 29an, 17:00etatik aurrera, turismo-bulegoan. Hiru menu izango dira aukeran:

  • 1. menua: entsalada mistoa eta baserriko oilaskoa parrillan. Pasteltxo-dastaketa, ogia, kafea eta edariak. 18 euro.
  • 2. menua: entsalada mistoa, barazki menestra eta lasaña. Postrea, ogia, kafea eta edariak. 18 euro.
  • Haurren menua: Iberikoak, urdaiazpiko kroketak eta baserriko oilaskoa parrillan, patatekin. Izozkia, ogia eta edariak. 12 euro.

Pertsona bakoitzak gehienez lau txartel erosi ahal izango ditu.

Antolaketari dagokionez, kantu-afari herrikoiaren txartelak erostean, norbanakoek edota lagun-talde bakoitzeko boluntarioek izena eman beharko dute. Horrela, boluntario guztiak 18:00etan elkartuko dira Herriko Plazan, afaritarako mahaiak eta aulkiak jartzeko.

Benito Lertxundirekin solasaldia

Hurrengo egunean, maiatzaren 7an, ostegunarekin, Benito Lertxundirekin solasaldia egingo da Arraunetxean, 19:00etan, Ibon Gaztañazpik gidatuta. Saioak aukera emango du Orioko musikariaren ibilbide artistikoaz, haren obraren arrastoaz eta herriarekin duen loturaz solasean aritzeko.

Solasaldirako gonbitak ere etzi jarriko dira eskuragarri, asteazkenarekin, 17:00etatik aurrera, turismo-bulegoan. Herritar bakoitzak doako 2 gonbidapen hartu ahalko ditu gehienez.

Gainera, herritarrek aukera izango dute han hitza hartzeaz gain, solasaldirako galderak aurrez bidaltzeko, galdetegi honen bidez. Epea maiatzaren 5era arte egongo da zabalik.