Danbolinen 40. urteurrena, belaunaldi ezberdinak elkartuko dituen kontzertu berezian

Danbolin Musika eta Dantza Eskolak 40 urte betetzen ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko, kontzertu berezia antolatu du maiatzaren 9an, larunbatarekin, 22:00etan Karela kiroldegian. Ikasle, irakasle eta gonbidatuen artean, 400 bat lagun igoko dira taula gainera, eskolaren ibilbide oparoaren eta komunitatearen inplikazioaren erakusle.

Parte-hartzaile asko izango dira ekitaldian, eta kiroldegiaren aforoa mugatua da. Horregatik, partaide guztien ordezkaritza bermatzeko, bakoitzari bi gonbidapen emango dizkio eskolak. Gonbidapenak behar ez dituztenei, txartelak musika eskolan uzteko dei egiten diete antolatzaileek, behar dituztenen artean zozkatzeko. 

Aldiz, gonbidapena lortu ez dutenek ere ekitaldiaz gozatzeko aukera izango dute, kontzertua grabatu egingo baita eta Udalaren kanaletan zabaldu, datozen asteetan. 

Danbolin Musika eta Dantza Eskolako lantaldea ilusio handiz ari da ekitaldia prestatzen, eta ziur daude saio ahaztezina izango dela!