Danbolin Musika eta Dantza Eskolak 40. urteurreneko kontzertua eskainiko du larunbat honetan, maiatzak 9, 22:00etan Karela kiroldegian. Emanaldirako gonbitak parte-hartzaileei banatu dizkiete lehenik, eta orain, eskuragai jarri dituzte eskolan, 14:30-19:00 ordutegian. Soberan gelditzen badira, kontzertuaren egunean ere eskuragarri egongo dira, kiroldegiko harreran.
Kontzertuaren egitaraua:
1. Txistu, esku-soinu eta gitarra taldeak, Musika eta mugimendua, Musika mintzaira, kantu eta dantzako ikasleekin. Gonbidatuak: Salatxo abesbatza.
- Marmoka dantza
- Itsasontzi baten
- Itsaso ondoan
- Ixil ixilik
2. Soka taldea eta dantzako ikasleak. Gonbidatuak: Intza Unanue, Herege taldea, Etxabetarrak.
- Itsasoa laino dago
- Itsasoak gara
- Zu gabe
- Greziako itsasontzia
3. Trikitixa eta pandero taldea, eta dantzako ikasleak. Gonbidatuak: Imanol eta Iratz Urkizu, Bertso eskolakoak eta Iñaki Larrañaga.
- Welcome to the Beach
- Itsasoan urak haundi
- Markonikin Ameriketara
- Dotore datoz
4. Banda eta dantzako ikasleak. Gonbidatuak: Herege taldea, Imanol eta Iratz Urkizu, eta Iñaki Larrañaga.
- Bertso doinua
- Arrantza
- Zortzi orduko ekaitza
5. Bukatzeko: Parte-hartzaile guztiek abestuko dute:
- Abordatzera
